Saskibaloi uholdea maiatza amaitzeko, Iraurgiren V. Topaketarekin

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2018ko mai. 5a, 12:28
2016ko Saskibaloi Topaketako partida bat.

Benetako saskibaloi eta haur uholdea izango ditugu datozen maiatzaren 26an eta 27an Azpeitian. Izan ere, 500 neska-mutil inguru espero ditugu gure kantxetan eta kaleetan, Iraurgiren V. Saskibaloi Topaketan parte hartzeko.

Durangoko Tabirako, Bilboko La Salle eta Balmaseda etorriko dira Bizkaitik, Amurrio Arabatik, eta Ordizia, Easo, Arrasateko Ointxe eta Urretxuko Goierri Gipuzkoatik, etxeko Iraurgi SBrekin batera jokatzeko prest.

Guztira, 40 taldek hartuko dute parte, 2007an, 2008an eta 2009an jaiotako neska-mutilek osatutakoak. Topaketa hilaren 26an, arratsaldez, hasiko da, eta igandean goizez jarraituko dute neurketek; eguerdian Sanagustinen bazkaltzeko tartea hartuko dute parte-hartzaileek eta, ondoren, finalerdiei eta finalei ekingo diete.

Beraz, maiatzaren 26an eta 27an, adi uholdearekin!