Sammic ISBk hasiera ona eman dio urrezko denboraldiari, baina Añaresek ezin izan du Cortegadarekin

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2017ko urr. 2a, 18:10
Partida estua izan bazen ere, ISB nagusitu zen markagailuan. (Solobasket)

Sammic-eko mutilak 72-71 nagusitu ziren Coruñaren aurkako partidan. Aitor Zubizarretak saskiratutako hirukoak eman zion garaipena ISBri. Añares Rioja ISBk, bere aldetik, ezin izan zuen denboraldiko aurreneko partida irabazi. Ondo aritu ziren Xabi Chicoren neskak Cortegadaren aurka, baina ez zen nahikoa izan markagailuan aurretik amaitzeko.

Atzo, igandea, ekin zion Urrezko LEB Ligako denboraldiari Sammic Hosteleria ISBk, etxean. Aurtengoa urrezko denboraldia izatea da Lolo Encinasen zuzendaritzapean dagoen taldeak, eta ezin hobeto hasi zuen atzokoan. Coruña izan zuen parez pare Sammic-ek, eta partida estua izan bazen ere, ondo borrokatu zuten ISBko urrezko mutilek. Azken bi minutuetan, Aitor Zubizarretak saskiratutako triple batek eman zion garaipena Azpeitiko talderari. Azkenean, puntu baten aldearekin, ISBk aurretik amaitu zuen markagailuan, 72-71

Ondo, baina estu

Añares ISBko neskek ezin izan zuten irabazi denboraldiko aurreneko partida. Zapatuan, irailaren 30ean, jokatu zuten Cortegadaren aurka LF 2 Ligako denboraldiko lehen neurketa, Azkoitiko kiroldegian. 

Partida izugarri berdindua izan zen. Añares aurretik joan zen ia partida guztian zehar, baina oso puntu gutxiren errentarekin. Luzapena behar izan zuten bi taldeek garailea erabakitzeko, 66 punturekin berdinduta amaitu baitzuten norgehiagoka. Azken bost minutuko denboran, Cortegada nagusitu zitzaion Añaresi. markagailuak horrela amaitu zuen: Añares 72 - 76 Cortegada