Urrezko Laguntzaileak kanpaina jarriko du abian ISBk astelehenetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2017ko uzt. 6a, 14:19

Kanpaina Azpeitiko eta Azkoitiko denda, taberna eta jatetxe guztiei zuzenduta dago. Urrezko Laguntzaile egiten denak klubaren erronkarekin bat egingo du eta, eskainitako diru-laguntzaren truke, hainbat abantaila lortuko ditu.

Iraurgi SB eta Azpeitiko eta Azkoitiko herriak inoiz izan duten kirol erronkarik handienaren aurrean daude, Urrezko LEB Liga. Erronka horri aurre egiteko, Iraurgik denen laguntzaren beharra du. Hori dela eta, datorren astelehenetik aurrera, uztailak 10, Urrezko Laguntzaileak kanpaina abian jarriko du.

Kanpaina hori bi herrietako denda, taberna eta jatetxe guztiei zuzenduta dago. Urrezko Laguntzaile egiten denak klubaren erronkarekin bat egingo du eta, eskainitako diru-laguntzaren truke, ekimenaren sustatzaile izatearekin batera, hainbat abantaila lortuko ditu.

Izan zaitez Urrezko Laguntzaile!