Aitor Zubizarretak eta Gaizka Maizak Euskadiko Selekzioarekin jokatuko dute igandean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2016ko uzt. 14a, 10:20
Venezuelaren aurka arituko dira Aitor Zubizarreta eta Gaizka Maiza igandean, hilak 17, Euskadiko Selekzioarekin. Getxon jokatuko dute partida 19:00etatik aurrera. \ \ Venezuelako selekzioa Rioko Olimpiadak prestatzen dabil, Hegoamerikako txapelketa irabazi ondoren. Venezuelak Argentina, EspaƱa, Lituania eta Brasil izango ditu aurkari, besteak beste, Olimpiadetan. Selekezio horretako jokalari aipagarrienak honakoak dira: Etxenique, Colmenares eta Vargas. Greivis Vazquez, NBAko jokalaria, ez da Getxon izango.