Garagardo Azoka arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2015ko urr. 20a, 18:48

Joan den zapatuan bukatu zen orain arte ospatutakoen artean arrakastatsuenetakoa izan den Garagardo Azoka. Iraurgi Saskibaloiko antolakuntza batzordeak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten guztiei, eta bereziki azokan lanean aritu diren boluntario guztiei.

Joan den zapatuan, urriak 17, bukatu zen orain arte ospatutakoen artean arrakastatsuenetakoa izan den Garagardo Azokaren aurtengo edizioa. Iraurgi Saskibaloian azoka antolatzearen ardura izan duen batzordea oso gustura dago emaitzarekin. Jende asko igaro da Berdura plazatik azokaren bost egunetan, azokara bertaratu direnei eskainitako zerbitzua ona izan da, eta giro ederraz gozatzeko parada izan da.

Garagardo Azokan izan diren herritar askok eskertu digute egindako lana eta sortutako giro on hori. Jendea gustura ibili da azokan eta gozatu dute antolatutako ekitaldiekin. Eta horixe zen, zalantzarik gabe, antolakuntzan ibili direnen helburu nagusia.

Balantze ekonomikoa egiteko astia izango dugu aurrerago, ziur hura ere ez dela txarra izango, baina helburu nagusia bete dela esan dezakegu dagoeneko: mundu guztiak ondo pasatzea.

Horregatik, eskerrak emateko unea da hau. Eta antolakuntza batzordeak eskerrik beroenak eman nahi dizkie, modu berezian, Garagardo Azokan parte hartu dute boluntario guzti-guztiei. Egitea eskatu zaien edozer gauza egiteko beti prest eta, garrantzitsuena, irribarrea beti ezpainetan dutela. Haiek gabe, atsedenik hartu gabe eta musu-truk lan eginez beraien denbora eta ahalegina eskaini digutenen laguntzarik gabe, ezinezkoa da horrelako ekintza bat antolatzea eta gauzatzea.

Zuen ahaleginari esker hazten jarraitzen du ISBren Garagardo Azokak. Argazkian boluntarioetako batzuk besterik ez dira ageri, baina dozenaka izan dira, eta irudi honekin den-denei eskaini nahi diegu omenaldi txiki bat. Handiak zarete, gero!

Eskerrik asko!