Zurt Taberna ISBk ginda ipini nahi dio denboraldiari

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2015ko api. 29a, 20:37

Datorren asteburuan, maiatzaren 2an eta 3an, Nesken Lehen Mailako lauko finala jokatuko du Azpeitian. Irabazleak igoera faserako sailkapena lortuko du, eta hori lortu nahi dute Joseba Lizarralderen neskek.

Iraurgi Saski Baloi taldeko nesken lehen taldea izugarrizko denboraldia egiten ari da. Fase erregularra bigarren amaitu du (lehen sailkatuarekin berdinduta), 22 garaipenenekin eta lau porrotekin, eta esan daiteke beraien denboraldi hasierako helburuak ondo gainditu dituztela. Hori lortuta, ordea, Joseba Lizarraldek zuzentzen duen taldeak gehiago nahi du, eta guztion laguntza behar du hori lortzeko.

Datorren asteburuan, maiatzaren 2an eta 3an, ligako lauko finala jokatuko dute gure neskek Azpeitiko Kiroldegian. Txapeldun bilakatu nahi du Zurt Taberna ISBk, horrela lortuko baitu igoera faserako sailkapena. Zaila dela badakite, baina gogoa ez zaie falta, eta zale guztioi gonbidapena luzatu nahi dizuegu animatzera etortzeko. Etxeko berotasuna beti plusa izaten baita horrelako partiduetan.

 Larunbatean 17:00etan Zurt Taberna ISB vs Leioa SBT 

Zurt Taberna ISBk Leioa SBT (5.sailkatua)ren aurka jokatuko du maiatzaren 2an 17:00etan. Bizkaitarrek zazpi partidu galdu ditu denboraldi osoan baina denboraldi amaiera paregabea eginda iritsiko dira finalerdira. Talde sendoa daukate, gurea baino zaharragoa eta maila handiko hainbat jokalarirekin. Bi aldiz jokatu dute elkarren aurka bi taldeek, eta partidu bakoitzean etxeko taldea irten da garaile. Ea oraingoan ere halaxe den.

Larunbatean 19:00etan Megacalzado Ardoi vs Tabirako Baque 

Bigarren finalerdian Nafarrak eta bizkaitarrak izango dira aurrez aurre. Pasa den asteburuan ikusi zuten elkar azkeneko aldiz eta Ardoiko taldeak irabazi zuen. Hala ere, Durangoko neskek erraztasunik ez die jarriko larunbatean.

Finala igandean izango da 12:00etan bi irabazleen artean 

Oso garrantzitsua da gure neskentzat zaleen beroa jasotzea. Aurkariek autobusak antolatu dituzte Azpeitira etortzeko, eta ez dezatela beraiek gu baino iskanbila handiagorik atera behintzat. Han ikusiko garelakoan.

Egurre Zurt Taberna ISB!