Autobusa izango da Sammic ISB animatzera joateko

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2015ko api. 15a, 20:40

Zapatuan 18:30ean irtengo da autobusa anbulatorio aurretik. Gasteizera joateko izena eman nahi duenak ISBko tabernara jo beharko du autobusa bete aurretik. 

Datorren larunbatean, hilak 18, partida garrantzitsua jokatuko du Sammic ISBk Gasteizen. Hori dela eta, Iraurgi Saskibaloi Taldeak autobusa antolatu da animatzera joateko. Izena eman nahi duenak ISBko tabernan egin beharko du inskripzioa, autobusa bete aurretik. Partida 20:00etan izango da Mendizorrotza kiroldegian, eta autobusa 18:30ean aterako da anbulatorio aurretik.

Benetan partida garrantzitsua zapatukoa Sammic ISBrentzat. Izan ere, bi partidaren faltan, Opentach Basquet Plak adina neurketa irabazi behar baititu mailari eustea lortzeko. Iraurgiko taldeak denboraldiko azken derbia jokatuko du igandean Sanez Horeca Araberriren aurka. Azken horiek, dagoeneko ezin dute jaitsiera postutatik irten, denboraldi osoan bi partida irabazi baitituzte (joanekoan Sammic ISBri), baina ziur ahal duten guztia egingo dutela garaipena etxean gera dadin.

Beraz, garrantzitsua izango da gu guztiok partidara joatea taldea animatzera. Neurketa irabaztea urrats handia litzateke salbazioa eskuratzeko.