Iraurgi saskibaloi taldeko lau entrenatzailek Euskadiko infantil nesken selekzioa zuzenduko dute

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2015ko api. 1a, 13:13
Campos, Agirre, Lizarralde eta Aldalur, ISBko entrenatzaileak.

Joseba Lizarraldek, Luis Agirrek, Aritz Aldalurrek eta Jon Camposek ostegunean hasiko dute Espainiako Txapelketa, Zaragozan. Euskadiko selekzioarekin hamabi infantil neska ariko dira lehian, eta horietatik lau Iraurgikoak izango dira.

 

Bihar, osteguna, infantilen Euskadiko selekzioek Espainiako Txapelketa hasiko dute Zaragozan. Bertan, Iraurgi saskibaloi taldeko zortzi ordezkari izango dira. Izan ere, jokalariak ez ezik, entrenatzaileak ere Iraurgikoak izango baitira. Hamabi jokalariz osatutako taldea da Euskadikoa, eta bertan Iraurgiko Alaitz Ezama, Miren Ezama, Maite Merketegi eta Nerea Soraluze jokalariak izango dira. Horrez gain, eta ISBko historian lehen aldiz, lau azpeitiar izango dira taldearen gidaritzaz arduratuko direnak: Joseba Lizarralde, Luis Agirre, Aritz Aldalur eta Jon Campos.