Euskadiko Selekzioaren entrenamenduak bihar, Azpeitiko kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2015ko mar. 18a, 21:04

Bihar, osteguna, 11:45ean entrenatuko dute eta arratsaldean 17:00etan. Aurretik, 10:00etan, Aranur ISBk DBN Bera Bera taldearen aurka jokatuko du.

Bihar, martxoaren 19a, saskibaloian jokatzen duten Euskadiko infantil mailako neska onenek hitzordua izango dute Azpeitian. Aste Santuan jokatuko duten Espainiako txapelketa prestatzeko azken entrenamenduak egiten ari dira Euskadiko selekzioak eta Azpeitiko kiroldegian egingo dute saioa. Goizean, 11:45ean egingo dute lehen entrenamendua. Ondoren, kiroldegiko tabernan bazkalduko dute eta arratsaldean, 17:00etan, izango dute bigarren saioa.

Euskadiko selekzioaren entrenamenduez gain, Iraurgi Saskibaloi Taldeko Aranur ISBk partida garrantzitsua jokatuko du 10:00etan hasita. Aritz Aldalurrek zuzentzen dituen junior neskek DBN Bera Beraren aurka jokatuko dute neurketa eta, irabaziz gero, urrats handia emango dute Espainiako txapelketarako borrokan sailkapena ziurtatzeko.

Beraz, maila oneko saskibaloia ikusi nahi izanez gero, agertu kiroldegira eta gozatu gaztetxo hauen saskibaloi jokuaz!