Sammic ISBk atsedenaldira arte bakarrik borrokatu ahal izan du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2015ko mar. 16a, 10:52

Iker Buenoren taldeak 52 eta 28 galdu du bigarren zatia, eta porrot hori tarteko, gehiago gerturatu da  jaitsiera postuetara.

Sammic ISBk ezin izan du Amics Castello taldearen aurka irabazi denboraldiko 24. jardunaldian. Iraurgiko taldeak lehen zati oso ona egin du eta aurpegia eman du bigarren sailkatuaren aurka.Aldageletatik bueltan, ordea, trabatu egin da eta etxeko taldeak aukera aprobetxatu du tartea zabaltzeko. Azkenean, Sammic ISBk 99 eta 73 galtzen amaitu du. Iraurgiren porrotari Opentach Basquet Plaren garaipena gehituta, azpeitiarrak jaitsiera postuetatik partidu batetara gerturatu dira.

Partida aurretik hasi dira arazoak kanpoko taldearentzat. Elurra zela eta autobusak arazoak izan ditu Castellora iristeko, eta partidua ordu bat beranduago hasi da. Behin iritsi direnean eta prest jarri direnean, Sammic ISBkoek hasiera ona eman diote partiduari. Barneko jokoan zentratu dira eta defentsa onen ondoren lasterka egin dute, horrela erraz saskiratuz. Etxeko taldeak Washburn-i (partiduko MVPa) esker jarraitu dute partiduan. Peltierrek sartutako hiruko baten ondoren 6 puntutaraino ihes egin du gure taldeak lehen zatiko bosgarren minutuan. Hala ere, hurrengo bost minutuetan etxeko taldeak 16 eta 9 irabazi du eta lehen laurdena atzetik amaitu du ISBk: 25 eta 24.

Saskiratze erritmo altua komenigarriagoa zen etxeko taldearentzat, puntu asko sartzera ohituta baitaude. Hala ere, Bunoen taldeak maila berdinean egoten jakin du. Bigarren laurdenean ere ondo aritu dira Iraurgiko mutilak. Bi taldeak partzial txikiak eginez aritu dira eta biak izan dira markagailuan aurretik. Hala ere, abantailarik handiena, bost puntu, gure taldearentzat izan da. Atsedenaldian 47 eta 45 irabazten ari zen etxeko taldea.

Baina Sammic ISBk atsedenaldi arte erakutsi badu gai dela erritmo altuan jokatu eta edozeinen aurka lehiatzeko, aldageletatik itzulia egin ondoren guztia aldatu da. Nekeagatik agian edo errotazio baxuagatik Iker Buenoren taldeak gainbehera izan du beste behin. Iraurgiri asko kostatu zaio saskiratzea eta Castellok, berriz, bere erritmoan jokatzen jarraitu du. Hirugarren laurdena hirukoarekin hasi duen arren Sammicek, segituan etxeko taldearen 9 eta 0ko partziala egin du eta Iraurgiko taldeak ezin izan dio partidu osoan zehar buelta eman markagailuari.  Hortik aurrera, apurka, tartea zabaltzen joan da Castello eta laurden amaieran partidua erabakita zegoen: 76 eta 59.

Azken laurdenean ez du istoriorik izan partiduak. Etxeko taldeak lortutako tartearekin jokatzen jakin du eta gureek ezin izan dute ezer egin egoera aldatzeko. Amics Castellok, gainera, tartea zabaltzen jarraitu du eta 99 eta 73 amaitu da partida.

MVP: Nicholas Washburn. 29  puntu sartuta, 12 errebote jasota, 2 baloi lapurtuta, 6 falta jasota. Guztira 29 puntutako balorazioa.

Saskiratzaileak: 25-24/22-21/29-14/23-14.

AMICS CASTELLO: Alvarez, Fernandez (9), Wasburn (29), Garcia (9), Marzo (5) – hasierako bostekoan – Cabot (11), Lacalle (3), Bortolussi (20), Faner (2), Rodriguez (7),  Hidalgo (4), Rabassa.

SAMMIC ISB: Peltier (20), Arruti (9), Garrett (12), Guridi (10), Mayer (6) – hasierako bostekoan –Iradier, Oroz (3), Vaitiekünas (5), Astigarraga (8).