Beste porrot bat azken segundoetan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko abe. 18a, 13:20
Partidako une bat. (Iraurgi Saskibaloi Taldea)

Hirugarren laurden txar batek eman ditu Sammic ISBkoak partidua galtzera, eta azkenean 67 eta 63 amaitu dute Viten Getaferen aurkako norgehiagoka. 

Hamabigarren jardunaldiarekin seigarren porrota iritsi zaie Sammic ISBko mutilei. Getafera bidaiatu zuten atzo bolada txarrarekin amaitzeko asmotan, baina ezin izan zioten egoerari buelta eman, eta 67 eta 63 galtdu zuten Viten Getaferen aurkako neurketa. Azken minutuetara garaipena eskuratzeko aukerekin iritsi ziren arren, hirugarren laurdeneko partzial txarrak eraman zituen azpeitiarrak partida galtzera. ISBk galdutako 23 baloiak eta aurkariek sartutako 10 hirukoak erabakigarriak izan ziren bukaerako emaitzean.

Apur bat hotz hasi zuten Sammic ISBko mutilek partida. Aurkariek hiruko batekin hasi zute norgehiagoka eta lehen abantailak zabaldu zituzten. Nahiko irregular aritu ziren Buenoren mutilak lehen minutuetan, defentsan errebotea guztiz ondo itxi gabe. Hala ere, partida barruan egon ziren minutuero. Korrika egin nahi izan zuten eta defentsa onen ondoren, hainbat kontraeraso azkar ere lortu zituzten. Etxeko taldeak, ordea, hiruko marratik asko asmatu zuen eta tartea mantentzea lortu zuten. Aldiz, ISBkoei asko kostatu zitzaien saskiratzea eta laurden amaieran 20 eta 14 adierazten zuen markagailuak.

Bigarren laurdena, berriz, oso ondo hasi zuten Iker Buenoren mutilek. Defentsan guztiz zentratuta ekin zioten laurdenari, eta baloiak lapurtuta kontraeraso onak egin zituzten. Partidako erritmoa beraien eskuetan izan zuten laurden hartako hainbat minututan. Laurden erdian, 4 eta 10eko partzial bati esker, aurretik jarri ziren lehen aldiz ISBkoak: 24 eta 26. Getafekoek, ordea, partida galtzeko asmorik ez zutela eta, hirukoa sartu ostean, aurretik jarri ziren berriro. Hala ere, Sammicekoek gogor jarraitu zuten lanean, eta Jon Ugarabe buru zela berriro aurretik jarri ziren. Gainera, ondo eutsi zioten tarteari, eta laurden amaieran 30 eta 36 aurretik ziren ISBko mutilak.

Aldageletako bueltak kalte egin zien ISBkoei, eta aurreko laurdeneko defentsa ona guztiz ahantzi zuten. Getafeko mutilek bi minututan 7 eta 2ko partziala egin eta partidan sartu ziren berriro. Hutsartea eskatu behar izan zuen Iker Bueno entrenatzaileak, besteen bolada ona gelditzeko. Eta lortu zuen. Hurrengo minutuetan saskiratzeen trukean aritu ziren eta bi taldeak. 41 eta 43 zela markagailuan, beste hutsartea izan zen Getafeko kantxan. Horrekin etorri zen aurkarien erreakzioa eta partidaren kontrola hartu zuten. Iraurgikoak defentsan oso intermitente aritu ziren eta hori aprobetxatu zuten Madrildarrek. Victor Morenok bi hiruko jarraian sartu zituen eta etxeko taldeak 11 eta 0ko partziala egin zuen. Laurden amaieran 52 eta 47 galtzen ari ziren Sammic ISBkoak.

Azken laurdena ildo beretik hasi zuten bi taldeek: ISBkoak saskiratzeko zailtasunekin eta Getafekoak euren jokoa egiten. Beste bost puntu jarraian sartu zituen etxeko taldeak eta partida osoko abantailarik handiena zabaldu zuten horrenbestez, 7 minutu eta erdi falta zirenean: 57 eta 47. Iraurgikoek, ordea, ez zuten partida galtzeko gogorik, eta gogor jarraitu zuten lanean. 0 eta 4ko partzialarekin berriro sei puntura gerturatu ziren, baina madrildarrek, bestetan bezala, hiruko batekin erantzun zuten abantaila 9 puntura zabalduz. Laurden horretan defentsako errebotean izan zituen arazoak Iraurgiko taldeak eta aurkariek bigarren eta hirugarren aukerak izan zituzten saskiratzeak lortzeko. Hala ere, ISBkoak apurka tartea txikitzen joan ziren eta partida amaitzeko 13 segundo falta zirela, hiru puntugatik ari ziren galtzen. Aurkariek, baina, hiruko jaurtiketa egin aurretik falta egin zioten Mendozari eta handik aurrera, jaurtiketa libreak asmatuta tartea ondo mantendu zuten. Azkenean, 67 eta 63 galdu zuen Iker Buenoren taldeak.

Datorren asteburuko jardunaldian atsedena tokatzen zaie Azpeitiko mutilei eta gainontzekoek baino denbora gehiago izango dute hurrengo partida prestatzeko. Hurrengo neurketa derbia izango da. Azpeitiko kiroldegian jokatuko dute abenduaren 28an, Araberri taldearen aurka, 18:00etan hasita.

MVP: Jon Ugarabe: 15 puntu sartuta, 9 errebote hartuta, asistentzia bat banatuta, baloi bat berreskuratuta eta 4 falta jasota. 27 puntutako balorazioarekin.

Saskiratzaileak: 20-14/10-22/22-11/15-16.

Viten Getafe: Smits (9), Moreno (15), Cabra (2), Spire (3), Bacale (3) – hasierako bostekoan - Cuellar (4), Martinez (11), Aramburu (7), Moungoro (13), Mendiola, Deguara, Ferreira.

Sammic ISB: Ucles (5), Mendoza(8), Zubizarreta, Mayer (10),Ugarabe (15), – hasierako bostekoan –Iradier (2), Urtxulutegi (2), Garrett (13), Agirre, Arruti (2), Camarasa (6).