Gerdau Azkoitia ISB Gipuzkoa Kirolak 2014 sarirako hautagaia da

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko abe. 2a, 10:41
Gerdau nesken taldea. (ISB)

Hogeita hamar hautagai daude abenduaren 18an banatuko den sarirako. Bozketa abenduaren 9a arte izango da irekita.

Gerdau Azkoitia ISB Gipuzkoa Kirolak 2014 saria jasotzeko proposatutako 30 hautagaietako bat da. Abenduaren 18an banatuko den sari horrek kirolari baten edo talde baten bidea edo lortutako merezimenduak saritzen ditu, eta lurraldeko kirol federazioek proposatutako hautagaiek dute horretarako aukera. Sarituak, izendapenaz gain, 3.000 euro eskuratuko ditu.

Joan den denboraldian, Gerdau Azkoitia ISB Espainiako azpitxapelduna izan zen kadete nesketan. Txapelketa Kanariar Uharteetan izan zen, eta lorpen hari esker historia egin zuten gure neskek. Horregatik, Gipuzkoako Saskibaloi federazioak sari horretarako hautagai izendatu ditu.

Bozketak bi zati izango ditu. Lehenengo fasean edonork bozkatu ahalko du lotura honen bitartez, eta abenduaren 9a arte egongo da zabalik bozketa. Horrez gain, federazioek euren proposamena ez den beste bati emango diote botoa, eta komunikabideetako hainbat profesionalek ere bozkatuko dute.