Saskibaloi Teknifikazioko azken festa larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko mai. 31a, 02:21

2002an, 2003an eta 2004an jaiotako Azpeitiko eta Azkoitiko 200 haur inguruk hartuko dute parte.


Saskibaloi denboraldia amaitzen hasia da dagoeneko. Talde gehienek bukatu dituzte euren ligak eta atseden hartzeko garaia noiz iritsiko zain daude jokalari asko. Baina, saskibaloia liga eta lehiaketa baino gehiago da, eta hori erakutsiko digute Saskibaloi Teknifikazio Eskolan urtean zehar parte hartu duten txikienek.

Larunbatean, ekainaren aurrenean, Azpeitiko kiroldegia jendez beteko da, 2002an, 2003an eta 2004an jaiotako Azpeitiko eta Azkoitiko 200 haurrek baino gehiagok Saskibaloi Teknifikazioko azken festaz gozatzeko aukera izango baitute. Festa 09:00etan hasiko da eta 13:00AK bitartean bertaratutakoek hainbat jolasekin disfrutatzeko aukera izango dute: Twoball, jaurtiketa libreen txapelketa ezberdinak, errelebotan saskiratzeak lortu… denek ere taldekako partida desberdinak jokatuko dituzte.

Disfrutatzeko eguna ezbairik gabe.