Garaipen ederra etxeko azken partidan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko api. 24a, 14:49
Nesken aurreneko taldea. (Iraurgi Saskibaloi Taldea)

Hamargarrena ere lortu dute Zurt Tabernakoek Dermitek Getxori 59 eta 34 erraz irabazita.

Aspaldi lortu zuen Zurt Taberna ISBk denboraldiko helburua. Astigarragari irabazi eta gero, hurrengo urtean ere Emakumezkoen Lehen Mailan jokatzeko toki bat eskuratu zuen. Baina horrek ez du esan nahi saskibaloi gose gabe gelditu zirenik ISBko neskak. Lanean tinko jarraitu dute eta denboraldia ahalik eta garaipen gehienekin amaitu nahi dute. Etxean jokatu beharreko azkena behintzat erakustaldiarekin amaitu dute, Dermitek Getxori astindua emanez, eta modu honetara, aurreko astean Iruñean gertatutakoa huts bat besterik ez zela izan erakutsi zuten.

Astean zehar jasotako txantxek edo pikatuta, topera irten ziren Zurtekoak kantxara. Aurrean presioa eginez, baloiak behin eta berriz lapurtu eta kontraerasoan min egin zuten. Getxokoek arazo franko izan zituzten baloia gora eramateko eta baloia zona barruan sartu izan zutenean ere, hutsak bata bestearen atzetik egin zituzten. Etxekoek errebotea ondo zaintzearekin nahikoa izan zuten atzeko lanean, erasoan ia jokaldi oro atera baitzuten lanaren fruitua. 17 eta 2ko partzialak argi erakusten du zelako nagusitasuna erakutsi zuten gipuzkoarrek. Bigarren laurdenean ere oso nagusi izan ziren Iraurgiko neskak, izan ere, kanpotik barrura eta barrutik kanpora baloia ondo mugitzen jakin izan zuten. Gainera, hiruko marratik fin ibili ziren eta aldea gutxika-gutxika handitzen joan ziren. Bizkaitarrak uztaira gehiago begiratu ahal izan zuten, baina hala ere, 31 eta 9koarekin joan ziren atsedenaldira.

Bazirudien dena erabakita zegoela, baina aldageletatik bueltan 0 eta 7ko partziala egin zuten getxotarrek eta bazirudien partiduan sartuko zirela. Etxekoen aldeko abantaila handia izaten jarraitzen zuen eta urduritasun momentu batzuek izan bazituzten ere, burua erabili zuten eta min non egin zezaketen jakinda, horretara jo zuten. Laurdena kanpokoentzat izan zen, baina laurdena 20 puntuko aldeaz amaitu zuten. Azken laurdenean kanpotarrak jokoa gogortzen saiatu ziren, partidua zikintzen, azken errekurtso bezala, baina Zurtekoek burua hotz mantendu zuten, jaurtiketa libreen marrara behin eta berriz jo behar izan zuten eta askotxo asmatuta, ezerezean utzi zuten bizkaitarren estrategia. Azkenean, nagusitasun osoz lortutako garaipena: 59 eta 34.

Despedida polita izan zuen beraz Itsasnek zaleen aurrean. Zurteko jokalariak, datorren astean jokatuko du taldekideekin azken neurketa, hurrengo denboraldian atzerrira joateko asmoa baitu. Zorte on guztion partetik Itsasne!!!

Saskiratzaileak: (17-2/14-7/14-16/14-9)

ZURT TABERNA ISB: Garazi (10), Berezi (4),Ainhoa, Irati (2), Maialen (4), Intza (17), Itsasne (5), Maite (10), Maitane (2), Itsaso (5), Aitziber