Aitor Astigarraga Espainiako 15 urtez azpiko selekziorako deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko mar. 26a, 18:07

Grupo Zaher ISBko jokalariak Aste Santuak Casteldefelsen (Herrialde Katalanak) pasako ditu kontzentratuta.

Aitor Astigarraga zorioneko da. Bere lanak fruitua eman du eta 15 urtez azpiko Espainiako Selekzioko hautatzaile diren David Soriak eta Jose Maria Panaderok Aste Santuan Casteldefelsen (Herrialde Katalanak) egingo duten kontzentraziorako deitu dute, beste 20 jokalarirekin batera. 

Astigarragak urtarrilean Espainiako Kadete Txapelketa jokatu zuen Euskadiko Selekzioarekin nahiz eta lehen urtea duen kadete mailan, eta laugarren postua eskuratu zuen. Horrez gain, Grupo Zaher ISBko jokalariak ondo ezagutzen du Casteldefels. Joan den udan, BAM txapelketa jokatzeko deitu ziotenean, bertan egin baitzituen azken entrenamenduak. Beraz, ez du arazorik izango bertako Florida Park hotelean hilaren 29a eta 31 bitartean pasa behar dituen egunetan, herri horretara egokitzeko.

Zorionak eta zorte on Aitor!!