Lizuan.com ISB 51 - Bide Bide Donosti 46

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko mar. 6a, 02:54
Bolada txarrari amaiera
Argazkia: Iraurgi SB
Argazkia: Iraurgi SB

Lehenengo Maila. Aurreko bi asteetako porroten ondoren, bisitari gogor bati aurre egite tokatzen zen, baina oraingoan ez zuten hutsik egin. Larunbateko ez zen izan Azpeitiko kiroldegian jokaturiko partidurik onena izan, bi taldeak nahiko pattal ibili bait ziren saskiari begira, azken emaitzak nahiko garbi erakutsi zuen (51-46). Lehen minututik garbi ikusi zen, bi taldeak defentsa lanetan gogor arituko zirela eta horri, punteria falta lotuz gero saskipean eta urruneko jaurtiketetan, errebota ondo ixten zuenak aukera nabarmenak zituen partidua irabazteko. Aspaldiko partez, lan horretan txukun ibili ziren Alexen mutilak eta garaipena etxean gelditzearen arrazoi nagusieenetako bat hori izan zen.

Hurrengo partiduetan ere berdin jarraitu behar da bestela sailkapenean aurrera egitea ez da erraza izango.

Datorren larunbatean Atletico San Sebastianen aurkako partida zaila dute arratsaldeko 18:00-tan Donostin.

Egurre Lizaun!!!