Denok izaten ditugu egun txarrak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko ots. 26a, 18:21
Zurt Taberna ISBk 60 eta 37 merezita galdu zuen Tabirako Baqueren kantxan.
Argazkia: Zuzenkipress
Argazkia: Zuzenkipress

Nesken Lehenengo Maila. Azken asteetan sekulako lana egin izan dute Zurt Taberna ISBko neskek. Galdu edo irabazi, baina lana erruz. Batzuetan ordea egun txarrak egoten dira eta horrelako bat suertatzen baldin bada sailkapenean zu baino gorago dagoen talde baten aurka jokatu behar duzunean, normalean behintzat porrota jasoko duzu. Horrelako zerbait gertatu zen asteburu honetan Durangoko Landako kiroldegian eta ISBkoak merezitako porrotarekin bueltatu ziren etxera.

Hasiera-hasieratik goitik behera nagusitu ziren durangarrak. Uztai azpian gipuzkoarrek zituzten bajen jakitun min egiten saiatu ziren behin eta berriz zona barruan eta horretaz gainera kanpoko jaurtiketetan ere fin ibili ziren. Bigarren eta hirugarren laurdenean bakarrik izan ziren lehiakor Iraurgiko neskak eta horrekin sekula ez da nahikoa izaten. Erasoan huts asko eta defentsan zulo gehiegi. Azkenerako 60 eta 37 galtzen amaitu zuten.

Emaitza honek baina ez du azken asteetan Zurteko neskek egin duten lan bikaina ilundu behar. Horregatik datorren astean zaleen laguntza ezinbestekoa izango da, zeinen kontra eta Astigarragagaren kontra, irabaziz gero, maila mantentzeko helburua eskuan izango baitute Zurt Taberna ISBko neskek.

Saskiratzaileak: (14-6/17-14/13-11/16-6)

ZURT TABERNA ISB: Garazi (6), Berezi, Ainhoa, Irati (2), Mailalen, Intza (17), Itsasne (2), Maitane (3), Eider (7)