Isabel Celaa Hezkuntza sailburua, batere ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko ira. 16a, 23:33
Isabel Celaa Hezkuntza sailburua, batere lotsarik gabe, Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzan murrizketarik ez duela egin esan eta esan ari da ahal duen toki guztietan. Aurpegia behar da!! Murrizketak egin ditu, bai. Egia da Madrildik agindutako murrizketak ez dituela bete. Bera lehenagotik bere murrizketa propioak aplikatzen hasia zen, ordea, bai Hezkuntza Publikoan eta baita Itunpeko Hezkuntzan ere. Azpeitian ere izan dute eragina, geletan ume gehiago pilatzeak gelen itxiera eta kaleratzeak ekarri dituelako. Joan den ostiralean Anjel Lertxundik Berrian idatzitakoak http://www.berria.info/blogak/lertxundi/index.php?blog=14&title=agurra_1&more=1&c=1&tb=1&pb=1#comments oso ondo deskribatzen du egungo arazoa. \ Bai Hezkuntzan eta baita beste hainbat arlo gehiagotan ere orain artean lortutako hobekuntzak suntsitzen hasiak dira agintariak. Guk alto eman ezean hala jarraituko dute. Denok bat egin eta geratu araztea besterik ez zaigu geratzen. Marmarrean arituz bakarrik ez ditugu geldi araziko. \