Txupinazoa

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2008ko uzt. 30a, 13:07

Ordubete barru aurtengo Saninaziyotako festen txupinazoa botako dute. Hau poza!

Udalak Mixikordiko mojak, Odol emailetakoak eta Txolartekoak gonbidatu ditu bertara, protagonista izatera, beraiek musutruk eta isilean egindako lana errekonozituz. Oso ondo!

Nik aurrekoez gain beste pertsona bat irudikatuko det udaletxeko balkoian. Berak ere leku bat, merezi duela uste dedalako. Hamar gehi bat urtez, beronek, isilik eta musutruk Azpeitiko kulturari indarberritu bat eman diolako beste bidelagun batzuekin batera. Beste gauza batzuen artean Uztarriaren sortzailetako bat izan zelako. Eta orain pare bat hilabete bere lana bukatutzat eman eta Uztarria utzi duelako.

Bere lanak halere oihartzun haundia izaten jarraituko du eta ziur beste proiekturen bat ere buruan badabilkiela.

 

Bejondeikela Enekoitz!

 

 

 

ZUEK DENOK, ONDO PASAU FESTAK ETA OPORRAK ETA IRAILERARTE!!!!!!!!!!!