Usain goxoak

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2006ko uzt. 4a, 21:07

Uztailean sartuak gera dagoeneko. Opor usaia (batzuek ia oporretan), festa usaia, parranda usaia (txixa usaia ondorioz), eta paga extra usaia ere bai.

 

Ez omen dago inor dena ona edota dena txarra daukanik. Hala diote behintzat adituek. Pertsona pertsona den momentutik bietatik omen du. Omen dugu. Bai honetik eta bai txarretik. Askotan bi alderdietako batengatik bakarrik ezagutzen bagaituzte ere.

 

Franco zenak, txarretik zenbateraino zuen gehientsuenok jakingo degu. Onetik zenbat ote zuen ez. Baino zeoze ona egin bazuen hori enpresariei, beraien langileei uztaileko paga extra ordaindu araztea da. Dieciocho de julio delakoa. A ze poza ematen duen uztaila iritxi eta gutxigorabera doblea kobratzeak. Oporretan doblea gastatzen degunez bederen enpazean geratzeko moduan hartara.

 

Orain, ez inori galdetu zenbat kobratuko duen. Ondo ezkutuan eduki ohi degu gure soldataren zenbatekoa. Kuriosoa da. Beste gauza intimoago direnak nire ustetan, errazago aireratzen ditugu. Zenbat irabazten degun ordea ez. Nik ez dakit nere gertuko askok zenbat irabazten duten. Haiek ere ez nik zenbat.

Dentistak zenbat irabazten duten aldiz, denok “dakigu”. Baita medikuek ere. Eta pelukerak. Masajistak… Zein ez da jarri aipatutako profesional hauengana joan eta txandan zain dagoen bitartean zenbat irabazten duten kalkuluak egiten? “10 minutun bi lagun sartu dituk, bakoitzari 45 euro kobrau zixkok. Ordubetien 540 euro. Egunien 8 ordu sartuz geo 4.320 euro/eguneko. Hilien 86.400. Urtien hil bat jai einez geo  950.000 euro. Hori dek paotxa!”

Noski, besteen kalkuluak egitea oso erraza da. Gastuak, errentak, langileen soldatak zenbatekoak diren aztarranik gabe…Alperrikako kalkukuak.

 

Zuek paga extra alperrikakoa izan ez dezazuen, saiatu zaitezte mediku eta eta dentistaren kontsutatik pasa gabe egoten. Seinale ona izango bait da, bai zuen osasun aldetik, eta baita poltsikoaren osasun aldetik ere. Bestela extra denak hor joango dira.

Pelukeria, bueno. Masajetxo ear bat, minik ematen ez duen hoietakoa, bai. Hori denoi gomendatzen dizuet.