Bakoitza bere etxetik hasi dedila

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2006ko eka. 20a, 22:06

Egunotan Azpeitiko udaletxeko paper batzuk iritsi zaizkit etxera. Zuei ere baietz pentsatzen det. Bertan, hondakinen tratamendu, birziklapen, eta abarren berri emanez. Hondakinik onena sortzen ez dena dela azalduaz. Jakina. Guztiz konforme.

 

Eredu gisa, hemendik aurrera era horretako informazioa banatu bahi duenean udalari zera eskatzen eta exijitzen diot: gutunazal edo sobre haundi hoien beharrik ez dagoela paperak buzioan sartzeko. Ez eta ere, ondorioz, bertan gure izen eta helbidea jartzen dituen pegatinarena ere.

Aurki festetako programa banatzerakoan alkatearen tarjeta ere alper xamarrik dago nire iritziz. Norbait non topatu jakin nahi izanez gero, hori alkatea da. Edo bere idazkaria bai behintzat. Ez diot txartelari beraz batere erabilpenik ikusten.

 

Hortaz, hondakin gutxiago sortzeko eta gure dirua ere hain erraz ez xahutzeko, gaurtik aurrera, ez sobrerik eta ezta txartelik ere. Otoi.