Kontuz ospakizunetan!

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2006ko api. 4a, 15:04

Demagun ospakizun bat elizkizun batekin hasten degula. Ondoren lagun batzuek eliz atarian dantza saio batekin borobiltzen dutela festaren lehen zatia. Jarraian soziedadera bazkaltzera arkumea janaz…

Ba hankaz gora ere atera daiteke gisa hontako plan bat.

 

Joan den astean ezkontza elizkizun baten ostean Azpeitiko parrokiko atarian ezkonkideen lagun batzuk, sakristian erropak aldatu eta, dantzan egin zieten senar emazte berriei. Bukatu eta gero atzera berriz ere dotore-dotore janztera sakristira itzuli zirenean, sorpresa! Karterak falta. Norbaitek, dantzan ari ziren bitartean, sakristira sartu eta karterak “manejatuta” hanka egin omen zuen.

 

Pare  bat aste pasako ziren, beste tipo batek bere soziedadean, Inpernun, bazkaria antolatu zuenetik. Mahaia txukun-txukun jarri, aurrekoak prestatu eta aurrez arkumea erretzera eraman zuen okindegira joan omen zen arkume bila. Eta han ere sorpresa! Arkumea falta. Berpiztu eta hanka egin ote zuen? Kontua da, arkumerik ez zegoela. Beste “espabilatu” batek aurrea hartu eta debaldeko arkumea eraman zuela. Arkumerik gabeko arkume jana…

 

Xelebreak benetan lapurretak. Xelebrekeriekin jarraituz, soziedade askotan desagertzen dira bezperan sobratutako hondarrak. Nere etxeko buzoira ere bidali izan dizkidaten zera denak ez dira ailegatzen.

Imajinatzen datozen oporrak lapurtzen dizkigutela…Akaso pare bat astetan baten  batek ostu egingo nau…

 

Gaur goizean kotxeari kolpe bat eman diot. Tontoa alena! Despistatu egin naiz eta laneko aparkalekuan “crash”. Zenbat lapurtuko ote didate orain garajean?