Ze arraio?

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2006ko mar. 28a, 11:03

Jai arratsaldean ez zen soziedadera futbola ikustera agertu. Realak poz gutxi ematen diola eta planak aldatu ditu. Hemendik aurrera bestelako planak egingo ditu. Aloñamendira joan ote ziren herenegun?

Bere ezizena topatu du. Lehen 4tik 2. Orain 4tik 3 edo 4tik 1. Nondik begiratzen denaren arabera.

Gu, bi koadrilak noiz afaltzera joango zain, eta hauek, zapatuan, biak bakarrik joan. "Mano a mano". Ze arraio?

Lastima ordubete gutxiagoko gaua izan zutela. Motz joango zitzaien. Orain lanera joateko amorratzen egongo dira. Biak. Seguru. Jai ta aste batera? Puff! Bejondeizuela!

Behin gauza bera esan nion Urnietako ikasle bati: "Bejondeikela!" Nonbait inoiz ez zuen espresio hori entzun eta hala galdetu zidan:; "Hori zer da ona edo txarra?"

Harena zer zen ez naiz akordatzen. Zuena ona izango dela seguru nago. Urte askotako!!