Kontuz esaten dugunarekin!

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2006ko ots. 6a, 17:02

Ez da giro bazterretan. Bateko T5k Azkoitian ezkutuko kameraz grabatutako elkarrizketa; besteko Danimarkako egunkari batean azaldutako komikiak. Hautsak harrotuta daude.

Zerbait egin edo esatean intentzio txarrik eduki ez arren min haundia egin dezakegu. Egia esatean ordea, intentzio txarra ere egon daiteke tartean.

 

Bake prozesua gertu dagoela somatzen den edo nahi den garai hontan, egongo diren oztopoetako bat izan da T5rena. Garbi dago T5ren asmoa bazterrak nahastea izan dela. Edukia egia, gezurra edo manipulatutakoa izan den kontuan hartzeke, helburua bestelakoa izan da. Gauzak zailtzea.

 

Adierazpen askatasunak, egia izateak, jakiteak,  ez digu gauzak aireratzeko zilegitasuna ematen horrekin mesede baino kalte gehiago egiten denean.