Detaileak

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2006ko urt. 4a, 00:01

Urtea hastearekin batera detaile polit batzuen berri izan det. Urte goxoa izango denaren adierazgarri izatea nahiko nuke. Horra ba detaileak.

  • Ezagun batek urtero gabonetan angulak jaten ditu. Aurten gabonak baino egun batzuk lehenago arrantzaleari angulak zenbaten egongo ziren galdetu omen zion. Honek 600 euro inguruan kiloa erantzun. Kilo bat enkargatu zuen. Gabon egunean angulak erostera joan zenean 850 eurotan omen zegoen kiloa. Arrantzaleak ezagunari zuri 600 euro esan nizunez hala kobratuko dizut.
  • Orain dela urtebete inguru Bilboko jatetxe batera bazkaltzera gonbidatu ninduten. Jatetxea ona zen. Zerbitzariak euskeraz hitz egin zigun. Karta ordea erdera hutsean zegoen. Irteeran mahaitxo baten iradokizunak idazteko koaderno bat. Karta euskeraz ere jarri zezaten eskatu nien.

Aste honetan ere jatetxe bertara gonbidatu naute bazkaltzera. Atzo. Aurtengoan karta euskeraz eta erderaz zegoen.

  • Gaur buzoian korreotako abisu bat. Notifikazio baten bila pasatzeko. Ze ote dek? Multaren bat? Ni enauk ba azkar ibiltzen…Ez. Multaik eztek izengo. Juzgauko zeoze izen balitz beraien korreo propioa zaukeabe…Hazienda? Ez. Akaso premiyon bat tokau zitek…

Joan naiz. Azpeitiko udaletxeko gutun bat. Multa bat. Perez Arregi Plazako isletan aparkatzeagatik zigorra. 92 euro ta larotaxei xentimo. Hau dek premiyue! Detailea: hilabete zahartu baino lehen ordaindu ezkero deskontua: %30 ekoa. Bada zeoze.

Behar etzen lekuan aparkatu nuenez, ordaindu egingo det. Nahiz eta kotxean ez zidaten multa jasoko nuen abisurik jarri. Gainera, inori ez det uste enbarazurik egin zionik nire kotxeak. Makina bat kotxe badago kalean eta espaloi gainetan eta benetan traba eginez…Denei ailegatuko ote zaie detailetxodun karta?

URTE BERRI ON DENOI !!