Benetan gerta daiteken pasadizoa

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2005ko abe. 13a, 22:12

Goiz batean gertatzen da. Goiz hotz, jela batean. Senar emazte batzuk kotxez Azpeitira sartu dira, erdigunera, eta Olatzko Amaren Plazan kotxea aparkatu. Aradi aurrean. Udaletxeruntz doaz. Ez daude batere konforme udalak bidali berri dien gutun haundiarekin. Gutunazalaren barruan egutegi bat eta gabonetako postala. Horrenbeste diru hortan gastatzeak min ematen die. Oraindik asko ez dela beste koadernotxo dotore bat jaso zuten Julian Eizmendi alkateak egin(go) dituenak goraipatuz. Herritarron dirua bara-barra paperetarako erabiltzearekin duten ezadostasuna salatzera  ausartu dira. Sobre haundia hartuta hor doaz, ordainetan, tanborradako abestiekin udalak atera berri duen CDa eskatzera.  Dirua gastatu behar badu udalak, zerbait probetxuzkoan egin dezala. Gozoagatik jarri zen senarra CD hori hamarna eurtotan tanborjole bakoitzari saldu nahian dabilen zurrumurruak entzun zituenean!

 

Arrona atzetik Neguda parera iritxi direnean motozale bat mendi motor hoietako batekin ondotik pasatu zaie (espaloi gainetik) eta emakumeak sustoz salto egin, labaindu eta lurrera erori da. Izotz haundia dago eta lurrean izotz plaka dago. Emakumezko potxola izotz gainean altxatu ezinik geratu da. Hanka bat mugitu ezinik geratu da. Kriston mokorrekoa hartu du. Gizona, anbulategira joan ahal izateko, zuri-zuri eginda kotxe bila bidali du. Kotxea ordea ezin atera. “Doble filan” 3 kotxe daude iada eta bozina joka saiatu den arren inor ere ez da ageri. “Gutxienez, giltzak bertan egongo balira…” Emaztearen ondora joan berriro eta hankako mina haunditzen ari omen zaio. Berotasunarekin, izotz plaka ere urtzen hasia da. Txixa potzu izoztua zena orain txixa beroa bihurtu da. Kirasduna.

-         Txixek erten al dizu?

-         Neurie balitz gutxiyenez! Astebukaerako gazte txoro hoyen txixe potzu gañien nao. Ez iezu akordarazi, akordaute re botalarriye datorkit eta!

-         Eroitzen hasi ta hor eroi einber du emakumie! Eztezu ba oiñ zuri eusteik pentsauko. Txukuneatik eongo zea!

-         Nik astindukotxiat hiri beste hoyek hemendik altxatze naukenien! Eonai!

      Jun tzaite hor, Bankinter ixkiñen, daon kabina ta esaku zezu anbulantzi bat.

-         Hor telefono kabinan arrastoik eztao. Kendu zeben aspaldi.

-         Ze pasau zaitzu? Lehenengo pisuko balkoitik

-         Eroi ein da ta hemen dao moitu ezinik.

-         Ume moko batek motorrakin jo ta bota nau.

-         Izen e motor zar hoyen zaatiekin gutxi bagenu oiñ espaloi gañien ibiltzeie. Nahi al dezute anbulatziyei hotseitie?

-         Eiezu mesede hori. Gure hau ez ta kotxie ateatzeko kapaz e ta!

-         Ekatzu bitartien lora batzuk horko lorontzitik - gizonari.

-         Eztao bate loreik. Lurre bakarrik dao.

 

Pare bat minutura hor dator anbulatzia pio-pio eginez, azkar azkar. Hain azkar, Neguda aurreko zebra bide berrira ailegatu denean azpiakin lurra jo eta radiadorea zulatu duela.

Gero…

 

 

Moraleja: bakoitzak berari dagokiona atera dezala.