Maialen

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2005ko abe. 5a, 12:12

Ez da bela jaio! Bizitza guzian baino gehiago begiratu diot mugikorrari zapatuan eta atzo. Maniatiko bat ematen nuen. Etxe atzean arkume bat jaiotzen ikusi zenutela esan zenidanean herenegu goizean, “hori seinale bat da Elena. Gainera beitu ze euzki atea dun. Gaurko hontan jaiotzea…” Hamar bat minutuz telefonoz hizketan egon eta “bai, seguru. Urek puskau ditut eta”. “Ta ze eitezute oindik etxien?” Nik, urduri emozionatu batekin. “Lasai. Oindik minek etzatxit hasi…”

Azkenean, atzo iluntzeko 9ak aldera, erditu zenuen. Dudan zebilen nunbait, “ertengo al det, ala oindik ez. Hemen earki eotek, baino hor kanpuen? Nolakue otek mundu hori?” Hortan, erdi-erditik erditu zenuen. Zesareaz. Egin dezun miraria gogoan izan dezazun, alabatxoak lehenengo lerroa zuri dedikatu dizu sabela azpimarratuz.

Erronka haundi eta aberats bat daukazue aurrean. Bizitzako inportanteena behar bada. Hain zeregite garrantzitsurako prestatzeko ordea, ez dauzkazue liburu batzuk eta esperientziadun jendearen gertaera eta aholkuak baino.

Mediku batek, bere jardunean hasteko, 6 urteko ikasketak burutu, espezializazioren bat hartu nahi ezkero beste urte batzuk gehiagoz ikasi behar izaten du. Abokatu izan nahi duenak 5 urte, mekaniko izan nahi duenak pare bat urte… Zuek, gurasook, Maialeni bizitza oso, zail, luze, interesgarri, majiko baterako heziketa jator bat prestatzeko ez dezute aukera propiorik topatu. Ez dagoen lekuan ezin baita aurkitu.

Gaur, gure gabezien, gure nahi eta ezinen, gure akatsen, gure miserien errua gurasoei botatzeko joera dago. Gure traumetan beti gurasoak tartean sartzekoa.

Txikitan jasotakoa, txikitan ikusitakoa, txikitan bizitakoa edo ez bizitakoa,  dena disko baten antzera grabatuta omen daukagu gure buruan. Konforme.

Grabazio horrek baldintzatzen omen gaitu bizitza osorako. Konforme.

Bizitzako abestiren  batek desafinatzen badu, grabazio erru bat omen da. Ez hain konforme.

Abesti onenekin grabatutako diskoak ere gerora raiatu daitezke. Okerra oinarrian ez egon arren gerora geuk gauzak nahastu ditzakegu. Nola gainera!

Animo beraz, beste guraso diren askok bezela, ahal dezutena egiteko! Batzuetan asmatuz, hurrena berriz hanka sartuz (holakoetan atera azkar, kontuz-kontuz). Kontzientzia hartuz.

Laguntza behar denean hor gaituzue Kitterratarrak eta gure aldekoak edozertarako prest. Ez dakit, ordea, gauza izango ote garen, atzotik txoratzen hasiak gaude ta…

ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!