Elkarrizketa

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola 2018ko mai. 17a, 16:56

Gaur, maiatzak 17, Urola Kostako Hitza egunkarian, Puntuka atalean, argitaratutako iritzi artikulua da honako hau:

Elkarrizketa batek adur berezia dauka elkarrizketatua lainezatzeko. Elkarrizketa batek haixe bat ematen dio elkarrizketatuari; ez duen garrantzi bat ematen dio; dakienaren itxura ematen dio, eta bere buruaren eta bere ideien jabe denarena. Eta ez da hola. Gauzatxo horiek denak daude sakoneko egia bat estaltzeko, eta egia hori da elkarrizketatua gixaixo bat dela, edo gajo bat dela. (Ez da banako jakin baten berezitasuna; espeziea da holakoxea.) Hori ez da sekula elkarrizketa batean agertuko, eta elkarrizketatuaren ustezko ibilbide, titulu, ideologia, afizio edo perbertsio guztien gaineko jarduna horixe estaltzeko bestetarako ez da: elkarrizketatua gixaixo bat dela, edo gajo bat dela.

Hori dena larritzen eta gaiztotzen da elkarrizketatua azalen batean ateratzen baldin badute, ni azkenengo Uztarria-ko azalean atera nauten bezala; horrek, azalean agertzen denak kopetan zazpi azal dituela erakusteaz gainera, jartzen du azaleratua erdigune moduko batean, ustezko zentraltasun edo bihotz batean, eta hori ere gezurra da, eta azalkeria da: inor ez da ezeren bihotz; izatekotan ere, zerbaiten mutxikin gara.

Baina hilabete hau ere pasako da eta elkarrizketa hori betiko ahaztuko da. Ni ere herritik sortu nintzen eta herrian urtuko naiz, edo urtua nago, ETA bezalaxe.

Jarraitu artikulua irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.