Azpeitia-Azkoitia mendi erronka egingo dute zapatuan, herri galdeketa babesteko

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu 2016ko mai. 2a, 14:10

Azpeitiko eta Azkoitiko korrikalariek erronka bota diote elkarri. Izan ere, Hitzartuk egingo duen herri galdeketa babestea helburu, azpeitiarren eta azkoitiarren arteko mendi erronka egingo dute zapatuan, maiatzak 7, XII. Izarraizko Mendi lasterketaren baitan. 

Azpeitiko nahiz Azkoitiko bost korrikalarik hartuko dute parte, lau gizonezkok eta emakumezko batek. Talde bakoitzeko korrikalariek egindako denborak batuko dituzte eta ibilbidea egiten denbora gutxien pasatzen duenak irabaziko du.