Ekainaren 5eko herri galdeketa

Herri galdeketaren aldeko bideoklipa ikusgai, bihar 12:00etan Uztarria.eus-en

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu 2016ko api. 27a, 12:29

Bihar, osteguna, ikusgai jarriko dugu herri galdeketaren aldeko bideoklipa, Uztarria.eus-en. 12:00etan argitaratuko dugu abestia. 60 lagun inguruk parte hartu dute abestiaren grabaketan, eta horietatik asko agertuko dira kantaren bideoan. Horien artean daude Xabier Saldias, Felipe Murillo, K Beat korua, Gaizka Arrue, Alberto Frantzesena, Ane Jurado, Pello Arribas, Ainhoa Martin, Ainara Epelde, Ane Bastida, Lierni Aranburu, Nerea Etxaniz, Iosu Garate eta Unai Frantzesena. Eider Bereziartua eta Olatz Agirre aritu dira bideokliparen grabaketa eta edizio lanetan.  

Zapatuan aurkeztuko dugu abestia 22:30ean Sanagustin kulturgunean. Bertan izango dira abestiaren grabaketetan parte hartu duten herritarrak. Horrez gain, kantua entzungai izango da herriko hainbat tabernetan.