Ekainaren 5eko herri galdeketa

Bilera irekia antolatu du Hitzartuk zapaturako, herri galdeketari begira

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu 2016ko api. 13a, 13:55

Herritarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu Hitzartuk larunbatean, galdeketa auzolanean prestatzeko. Batzarrean landuko diren gaiak dira, besteak beste, ekainaren 12a bitarteko egitasmoak eta eragileek prestatutako ekintzak, ekainaren 12rako behar diren baliabideen zerrenda eta non, nola eta noiz bozkatuko den.

Hitzartu erabakitzeko eskubidearen aldeko elkarteak batzar irekia antolatu du zapaturako, hilak 16. 11:30ean izango da hitzordua, Soreasu antzokian. Garrantzia duen bilera da larunbatekoa.  Izan ere, herri galdeketaren eta haren bueltan sortu diren egitasmoen inguruko informazioa emango du Hitzartuk, modu gardenean.

Informazioa emateaz gain, jasotzea ere nahi du elkarteak. Herritarren iritzi eta ekarpenak jaso nahi ditu Hitzartuk larunbatean, galdeketa auzolanean prestatzeko. Horretarako, herritar guztiak gonbidatu nahi ditu elkarteak, beharrezkoa baita haien presentzia gauzak ondo egiteko.

Honako hauek dira batzarrean jorratuko diren gaiak:

  • Hitzartuk eginiko bidea.
  • Ekainaren 12a bitarteko egitasmoak eta eragileek prestatutako ekintzak.
  • Ekainaren 12rako behar diren baliabideen zerrenda.
  • Non, nola, noiz bozkatuko den.
  • Horretarako zer gune prestatzen ari den elkartea.
  • Galdeketa zuzen egingo dela bermatzeko zer batzorde eratuko diren.
  • Herri galdeketari begira behar diren boluntarioak, zer lan egin beharko diren.
  • Hitzarturen aurrekontua: herri galdeketaren kostuak.
  • Dagoeneko zer lantalde ari diren lanean, zein diren haien egutegiak.
  • Herritarren ekarpen eta iritzia jasotzea.