Ekainaren 5eko herri galdeketa

691 sinadura lortuta, gero eta gertuago dugu herri galdeketa

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu 2016ko urt. 22a, 12:52

691 sinadura jaso ditugu pasa den larunbatetik gaur artean, astebete eskasean. Hori dela-eta, eskerrak eman nahi dizkiegu gugana gerturatu diren guztiei; izan ere, zuei esker gero eta hurbilago dugu ekainaren 12ko herri galdeketa, gero eta gertuago dugu erabakitzeko eskubidea. Gogor jarraituko dugu lanean, finkatutako erronka bete bitartean. 1.500 sinadura lortzea dugu xede, eta orain artean bezala, azpeitiarren parte-hartzea sustatuz eta lan talde irekietan lan eginez jarraituko dugu.

Bide honetan lagundu nahi dutenek edo sinadura eman nahi dutenek hitzartuazpeitia@gmail.com helbidera idatz dezakete edo Azpeitiko Gure Esku Dago-ren lokalera azaldu, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era eta astearte eta zapatuetan 10:30etik 12:30era.

Joan den larunbatean aurkeztu genuen Hitzartu eta bere proposamena. Honakoa duzue aurkezpen eguneko argazki bilduma. Eskerrak eman nahi dizkiegu Ihintza Agirretxe, Alex Berasategi eta Xanti Rodriguez argazkilariei, laguntza guztiarengatik.

Hemen duzue, berriz, aurkezpeneko bideoa: