Han eta hemen

Seiak hamar gutxitan

Erabiltzailearen aurpegia Hiromi Yoshida 2023ko abu. 10a, 08:39
Ordulari digital bat. (Pixabay)

2023ko uztaileko Uztarria aldizkarian argitaratutako iritzi artikulua da honakoa.

Hizkuntzak aldatzen joatea prozesu naturala da. Hala ere, batzuetan harritu egiten gara zenbait aldaketaren aurrean. Japonieran gertatzen ari dena kontatzera noa. Aurreko batean, 19-20 urteko ikasleei esan nien –japonieraz esandakoak euskaratuta jarriko ditut–: "Datorren astean seiak hamar gutxitan bukatu behar dugu klasea, ez?". Eta ikasle batek: "Ez, ez, bostak eta berrogeita hamarrean bukatu behar dugu". Beraz, horrek ez zuen ulertu esan nuena. "Seiak hamar gutxitan"-ek zer esan nahi duen jakin arren, ez badu erabiltzen, ez zitzaion horren harrigarria egingo. Baina hark ez zekien. Gero, 19-24 urteko 40 bat ikasleri galdetu nien "seiak hamar gutxitan"-en esanahia, eta haietako erdiek ez zekien zer esan nahi zuen, eta besteek jakin bai, baina ez omen dute modu horretan inoiz esaten. Uste dut gazteek orduak modu dijitalean ikustera ohituta daudela, eta hor dagoela fenomeno horren gakoa. Nire belaunaldiko askok ordua esatean bi orratz dituen erloju klasikoa irudikatzen dugu buruan, eta horregatik ez dugu galtzen "gutxitan" esateko modua, nire ustez. Kontua da euskaraz ere antzekorik gertatzen ari ote den.