Arana, Etxe Alai eta Santutxo auzoetarako irtenbide eske

Herritarrak bidalitako argazki bat.

Herritar batek Arana, Etxe Alai eta Santutxo auzoetan trafikoaren antolaketari irtenbidea emateko eskatuz idatzia eta argazkiak helarazi ditu Uztarriara.

"Arana, Etxe Alai eta Santutxoko bizilagunak nekatuta daude autoak gure auzoetako kaleak inbaditzen dituztelako, eta udalari orain irtenbideak emateko exijitzen diogu! Egunero auto, furgoneta eta kamioiek okupatzen dituzte gure kaleak eta espaloiak, gure etxeetara sarbidea zailtzen dute, eta aparkaleku arazoak sortzen dituzte, gure kaleetan ibilgailu kopuru handia delako.

Zergak biltzeaz, trafikoa ez ordenatzeaz eta herritarrei ibilgailuentzako toki irisgarriak eskaintzeaz bakarrik arduratzen da udala.

Azpeitiko beste auzoetan ekintzak egin dira, eta gu ere kontuan har gaitzatela eskatzen dugu, eta ibilgailuekin elkarbizitza ahalbidetzeko behar adina espazio jartzea eskatzen dugu".