Teilatuaren egoerak kezkatuta

Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorriaren hasieran, Loiola parean, baserri baten teilatu zati bat kolokan dagoelako eta handik herritar ugari pasatzen delako, kezka agertu du herritar batek.

Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorriaren hasieran, Loiola parean, baserri baten teilatua hala moduz dagoela eta, herritar batek abisua bidali du Uztarria.eus-era. Hain zuzen ere, teilatuaren zati bat kolokan dagoela ikus daiteke argazkian, eta kezka agertu du herritar ugari ibiltzen delako eremu horretan. Honako hau dio herritarrak bidali duen mezuan: "Teilatu zati hori ez dakit oso seguru dagoen. Dagokionak azter dezala zer egoeratan dagoen, eta neurriak har ditzala, inori gainera erori aurretik. Hor azpitik jende asko pasatzen da egunero".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide