"Ez da lehen aldia"

"Ez da lehen aldia". Hala dio Uztarriara argazki salaketa bidali duen herritarrak. Done Jakue kalearen eta Elizkalearen arteko pasabidean dauden edukiontzien kanpoaldean hainbat altzari agertu ziren atzo arratsaldean, eta herritar horrek gogorarazi nahi izan du dagoeneko ez dituztela lehengo gisan egiten altzarien eta tresnen bilketak. "Orain Garbigunera joan edo Emausko Trapuketariakera deitu behar da".