Marea Arroxa hasi da kamisetak eta herri bazkarirako txartelak saltzen

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2017ko uzt. 26a, 21:06

Dagoeneko eskura daitezke uztailaren 30ean Marea Arroxak egin ohi duen herri bazkarirako txartelak. Gaur, uztailak 26, hasi dira txartelak zein festa herrikoien aldeko batzordearen kamisetan saltzen, plazan. Arratsaldez egongo da sarrerak erosteko aukera, 16:00etatik 20:00etara. Bihar eta ostiralean ere txartelak erosteko mahaitxoa jarriko du Marea Arroxak, plazan. Bazkarirako txartelak 12 eurotan daude salgai. Kamiseta soilik nahi duenak, berriz, 8 euro ordaindu beharko ditu.

Kamisetak saldu ez ezik, auzolanean ere arituko dira datozen egunetan, plazako arkupeetan.

Boluntarioen beharra

Marea Arroxak esan duenez, “herri bazkariaren atzean lan handia dago: sagardo botilak ireki, mahaiak jarri, bazkaria banatu, edaria banatu, zaborra sailkatu”. Horregatik, boluntario lanetan aritu nahi dutenek izena eman ahal izango dute bazkarirako txartelak erosteko mahaian.