Marea Arroxak saninazioak antolatzeko lehenengo batzarra egingo du ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2017ko mai. 8a, 18:52

Plazako arkupetan izango da batzarra, 21:00etan hasita. Marea Arroxak herritar guztiei dei egi die beren iritziak emanteko bilerara hurbil daitezen. 

Geroz eta gertuago daude saninazioak, eta Marea Arroxa lanean ari da jada. Ostiralean, maiatzaren 12an, izango da aurtengo festak antolatzeko lehenengo batzarra, plazako arkupetan, 21:00etan hasita. Herritar guztiak gonbidatuta daude beraien iritziak plazara atera, eta gainerako herritarrekin partekatzera.

Asko dira egitaraua osatzeko hartu beharreko erabakiak, eta horretarako ezinbestekoa da herritarren ahotsa. Kontzertuak, herri bazkaria, ume eguna, komunikazio plangintza, bakailao txapelketa, berdintasuna eta festa herrikoien izaerari buruz mintzatuko gara, besteak beste, Haujijijai Batzordeko kideok.  

Festak herritik eta herriarentzat izan daitezen eta guztiok gozatu ditzagun, animatu eta izan marearen olatu!