Gaur jarriko dituzte salgai herri bazkarirako txartelak

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | Festak | Artikulua
2016-07-26 09:33

Gaur eta bihar izango dira salgai txartelak plazako arkupean, 17:00etatik 19:30ak bitartean. 12 euro ordaindu beharko dira.

Gaur, hilak 26, eta bihar egongo dira salgai uztailaren 30eko herri bazkarirako txartelak. Haujijijaik plazan jarriko zuen mahaitxoan izango dira eskuragarri 12 eurotan, 17:00etatik 19:30ak bitartean. Txartelez gain, Marea Arroxako kamisetak ere banatuko dira. 

Boluntarioen izen-ematea

Herri bazkariaren atzean lan handia dago: sagardo botilak ireki, mahaiak jarri, bazkaria banatu, edaria banatu, zaborra sailkatu... Eta hori guztia egiteko norbanako asko behar dira. Gutxi batzuren eskuekin ez da posible horrelako bazkari bat antolatzea. Ezinbestekoa da boluntarioen laguntza. Hala, boluntario bezala esku bat botatzeko izena emateko aukera izango da bazkarirako txartelak erosteko mahaian. 

Bazkarirako ez ezik, bestelako lanetan laguntzeko ere eman daiteke izena, Bakailao Txapelketarako, adibidez. Beraz, Marea Arroxa handitzen laguntzeko prest bazaude, eman izena. 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa