Animatu batukada herrikoian parte hartzera!

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2016ko uzt. 4a, 16:19

Joan den ostiralean, ekainaren 30ean, egin genuen batukada berpizteko lehen bilera. Behin martxan jarrita, orain entseguekin hasteko garaia iritsi da. Horrenbestez, asteazkenean, hilak 6, batukadako lehen entsegua egingo dugu gaztetxean, 19:00etatik aurrera. Hutsetik hasiko gara kantuak prestatzen, beraz lasai egon aurrez jakintzarik ez baduzue. Zein instrumentu jo aukeratzeko parada ere izango da asteazkenean. Hala ere, gomendagarria litzateke animatzen direnek etxetik materiala eramatea, ontziak eta boteilak kasu. 

2014. urtean hasi zen batukada herrikoiaren egitasmoa forma hartzen, eta erantzun bikaina izan zuen orduan. Urtebete isilik egon ostean iritsi da berriro zarata ateratzen hasteko garaia. Horregatik interesa duen oro animatu nahiko genuke batukadan parte hartzera. Hainbat material berrerabilita gauza ederrak egitea posible dela erakutsi nahi dugu eta.