Saninazioetako logoaren eta leloaren aukeraketa egingo da ekainaren 14an

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2016ko eka. 9a, 14:39

Hurrengo asteartean, ekainaren 14an, saninazioetako kamisetako logoaren eta leloaren aukeraketa egingo da, eta herritar oro dago gonbidatuta bertan parte hartzera eta iritzia ematera. Hitzordua 21:30ean jarri dugu, sanagustinpean.

Festak antolatzeko batzarrak egiten hasi gara dagoeneko, eta oraingoz astearteetan egin izan ditugu, 21:00ak inguruan hasita, plazako arkupeetan. Beraz, festak antolatzeko zure alea jarri nahi baduzu, animatu eta zatoz.