Aurtengo Marea Arroxako leloaren eta logoaren lehiaketa martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2016ko eka. 1a, 12:44

Geroz eta gutxiago falta da saninazioetarako, eta Marea Arroxa lanean hasi da dagoeneko. Oraingoan, festetarako logoaren eta leloaren lehiaketa prestatu du. Irabazlearen diseinua izango da aurtengo Marea Arroxako kamisetan joango dena.

Honako oinarriak bete behar dira lehiaketan parte hartzeko:

  • Euskaraz izatea.
  • Marea Arroxaren baloreak agertzea: Euskalduna, Euskal Presoak Euskal Herrira, Zero Zabor, Feminista.
  • Irudia eta leloa kolore bakarrean izatea (beltzez, ahal izanez gero).

 Diseinua eta orijinaltasuna baloratuko dira bereziki. Proposamenak haujijijai@gmail.com helbidera bidali behar dira, ekainaren 6a, astelehena, baino lehen.