Saninazioak antolatzeko batzarra egingo da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2015ko eka. 30a, 08:39
Gaur, asteartea, saninazioei begira egin beharrekoei eusteko batzarra egingo da plazako arkupetan, 21:00etan hasita. \ \ Festak ate joka ditugu eta asko dira egin beharreko lanak eta hitz egin beharreko gauzak. Asko hartu beharreko erabakiak, eztabaidatu beharrekoak. Horretarako, ezinbestekoa da guztion ahotsa eta guztion iritzia. \ \ Ez dakizula ze kontzertu dauden? Ez dakizula herri bazkaria urtero bezala egingo al den edo berrikuntzekin datorren aurtengoan? Txosna guneko musika beti berdina dela eta nazkauta zaudela? Ekarpenik baduzu gauzak aldatu eta modu txukunagoan eta eraginkorragoan egiteko nahiz ideia fexko-frexkoak badituzu edo benetan festa giroan murgildu eta Marea Arroxaren olatu izan nahi baduzu, animatu! Guztion artean egingo baititugu benetako festa ederrak eta anitzak.