Trikitilariek asteazkenean eman ahalko dute Marea Arroxarako izena

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2012ko uzt. 9a, 13:00

Saninazioak geroz eta gertuago ditugun honetan, festa giroan eta prestaketetan murgiltzen hasita gaude. Uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, txupinazoaren ondoren, 12:00ak aldera, kalejiran ibiliko gara, nork bere abileziak erakutsi eta herria umorez eta festa giroz janzteko.

Kalejiran soinujoleak ere ezinbestekoak ditugu, besteak beste, Marea Arroxari bidea irekitzeko. Bertan parte hartu nahi dutenek uztailak 11, asteazkena, 19:00etan izango dute izena emateko aukera, Azpeitiko Gaztetxean.

Honakoak izango dira kalejiran joko diren abestiak:

Kalejirak:

- Beti eskamak kentzen
- Egun da Santi Mamiña
- Popurria
- Lesaka bidean
- Bide alaigarri

Fandangoak:

- Andre Maddalen
- Azkena

Arin-arinak:

- Neska zaharrak
- Beti alai

Besteak:

- Polka

Beraz, hasi hauspoak astintzen eta animatu uztailaren 30ean kalejirara!!!