Haur eta gaztetxoen gizonezko hezitzaileentzat tailerra eskainiko dute otsailaren 25ean

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa | Gizartea | Argazkia
2017-02-09 11:43

'Gizonak berdintasunerako hizitzaile' tailerra eskainiko dute Gaztelekuan hilaren 25ean, zapatua, haur eta gaztetxoen gizonezko hezitzaileei zuzenduta. Hiru orduko tailerra izango da, 10:00etatik 13:00etara, eta Arremanitz kooperatibako kideek bideratuko dute. Bertan Azpeitiko haur eta gazteen hezitzaile diren gizonak bildu nahi dituzte. 3 orduko saioan zehar, gizon izateko jasotako erreferenziez hitz egingo dute, "gizon izateko gutako bakoitzak duen ikuskeraz, jaso ditugun ereduez, eta noski, gure haur eta gazteei helarazi nahi dizkiegun eredu eta jarrerez", azaldu dute.

Antolatzaileek esan dutenez, "asko gara, haur eta gazteekin aisialdian aritzen garen hezitzaileak, kirolean, aisialdiko taldeetan, bertsolaritzan eta beste hainbat jardueratan, eta gure ekarpena garrantzitsua da haur eta gazteen bizitzan, haien harremanetan eta bizimoduan eragina dugu, batzuen erreferente izan gara, egoera zailetan gure babesa eskaintzen diegu. Hezitzaile izateaz gainera gizonak gara, eta bakoitzaren berezko ezaugarri pertsonaletatik harago, guztiok jaso ditugu gizon eta hezitzaile izateko hainbat eredu zehatz".

Tailerrean parte-hartzeko izena eman beharko da aurrez Gazte Informazio Bulegoan (GIBan), gib@azpeitia.eus helbidera mezua bidalita edo 943-15 71 60 telefono zenbakira deituta. Izen-ematea 5 euro ordaindu beharko da. Izena emateko azken egina otsailaren 22a, asteazkena, izango da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa