'Internet: aukerak eta arriskuak' hitzaldia izango da hilaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa | Gizartea | Argazkia
2016-11-18 09:37

Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeek, bi herrietako Udaletako Gazteria Sailek eta Iraurgi Berritzenek elkarlanean egindako proiektuaren baitan Internet eta sare sozialen inguruko bina hitzaldi antolatu dira bi herrietan. Azpeitian egingo den lehen hitzaldia azaroaren 22an, asteartean, izango da, 19.00etan Sanagustin Kulturgunean. Bertan Mikel Agirrek, Ementic Zentroko kideak, Interneten aukeren eta arriskuen inguruan hitz egingo du. Hitzaldia, bereziki, guraso eta nerabeek sare sozialen erabilerarekin aurkitzen dituzten egoera praktikoetara bideratuko da. Herritar oro gonbidatuta dago bertan parte hartzera.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa