Abian da Gurasoen Komunikazio Txokoa

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2016ko ira. 23a, 19:43
Gaztelekuko begiraleak.

Gaztelekuak eta Gazte Informazio Bulegoak (GIB) sortu berri duten ekimenak irailaren 28an 19:00etan izango du lehen hitzordua, Izarraitz frontoian dagoen Gaztelekuan bertan.

Gaztelekuan, nerabeentzako zerbitzua izanik, egunero gerturatzen gara beren errealitatera eta garai horretan bizi ditzaketen egoerak ezagutzera.

Nerabezaroaren berezko ezaugarria da aldaketarena. Haurtzarotik heldutasunera ematen den salto horretan, zalantza, segurtasun eza eta identitate prozesu sakonak ematen dira.

Orientazio egoki bat eta elkarbanatzeko espazio bat bermatzea da gure lana. Zerbitzu hori bitarteko, konfiantzazko eremu bat sortzea dugu xede, Gaztelekua nerabeen beharretara egokituko den erreferentziazko leku izan dadin.

Nerabezaroan, gurasoekin ematen den atxikimendu galtzeak distantzia eragin dezake guraso eta seme-alaben arteko harremanetan. Horrek guztiak, komunikazioa oztopatu dezake; eta, ondorioz, beldurrak areagotu. Gurasoen Komunikazio Txokoa errealitate horri erantzun asmoz jarri nahi da martxan. Gurasoen eta nerabeen artean ematen den garai berezi horretan arreta eskaini asmoz. Elkarrekin komunikatuz, momentuko errealitateari zentzua ematen saiatu nahi dugu.

Norentzat?

Nerabeekin bizikidetza duten eta garai hori elkarbanatu nahi duten gurasoei eskainita.

Zertarako?

  • Nerabezaroan dauden gazteekin sor daitezken zalantzak eta gatazkak ulertu eta elkarbanatzeko gunea.
  • Orientazioa eskaintzeko.
  • Kanpoko eskaintza (tailerrak, hitzaldiak...) baliagarri bat egiteko.
  • Gaztelekuan egiten den esku-hartzea gurasoengana gerturatzeko.
  • Nerabezaroak izan ditzaken beldur eta estereotipoei beste begirada bat eskaintzeko.

Azken finean, gurasoak elkarrekin bildu eta beren zalantzak, ekarpenak... elkarbanatu ditzaketen espazio eroso bat sortu nahi da.

Beraz, animatzen zaituztegu txoko horretan parte hartzera!