'Eskolako etxerako lanak: hausnarketa eta laguntza' hitzaldia izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa | Argazkia
2016-03-01 10:20

Bihar, asteazkena, 'Eskolako etxerako lanak: hausnarketa eta laguntza', hitzaldia izango da Gaztelekuan, Joxe Amiama psikodepagogoaren eskutik, 15:15etatik aurrera.

Ikastetxe gehienek ikaragarri erabiltzen dituzte etxerako lanak, baina gutxik hausnartu dute baliabide horien erabileraz eta funtzioaz. Joxe Amiama EHUko irakasleak gaia ikertu du bere doktoretza tesian, familiaren eta eskolaren arteko lotura aztertzeko bide gisa. Etxeko lanak ikasketa-prozesuan laguntzen duten baliabide izan daitezkeela dio ikerlariak, baina baita gatazka iturria ere.
Bere hitzetan, etxerako lanak, "neurtuta eta mugatuta" erabili beharreko baliabideak dira.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa