'Eskolako etxerako lanak: hausnarketa eta laguntza' hitzaldia martxoaren 2an

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2016ko ots. 24a, 09:45
Ikastetxe gehienek ikaragarri erabiltzen dituzte etxerako lanak, baina gutxik hausnartu dute baliabide horien erabileraz eta funtzioaz. Joxe Amiama EHUko irakasleak gaia ikertu du bere doktoretza tesian, familiaren eta eskolaren arteko lotura aztertzeko bide gisa. Etxeko lanak ikasketa-prozesuan laguntzen duten baliabide izan daitezkeela dio ikerlariak, baina baita gatazka iturria ere. \ Bere hitzetan, etxerako lanak, \"neurtuta eta mugatuta\" erabili beharreko baliabideak dira.\ \ Gai honen inguruan hausnartzeko, Joxe Amiama gonbidatu dugu. Horrela, 'Eskolako etxerako lanak: hausnarketa eta laguntza' hitzaldia izango dugu eta iteresa duen guraso, hezitzaile, irakasle eta norbanakoei irekita egongo da. Martxoaren 2an, asteazkena, izango da hitzaldia, Gaztelekuan. \ \ Hemen gaiarekin lotutako hainbat esteka: \ \ http://www.hikhasi.eus/albistea.php?id=794\ http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/2532438/eskolako-etxeko-lanak--joxe-amiama-pedagogoa--euskadi-irratia/\ \