Oraindik izena eman daiteke Gazteria Sailak antolatutako eskulan ikastaroan

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2016ko ots. 5a, 09:54
Horrelakoak egiten ikasi nahi? Oraindik garaiz zaude Udaleko Gazteria Sailetik antolatu dugun eskulan ikastaroan izena emateko. Saioak 18:00tatik 20:00etara izango dira. Otsailaren 17an hasi eta martxoaren 16 bitarteko asteazkenetan izango dira, gaztelekuan. Ikastaroa, materialak barne, 30 euro kostatzen da, 25euro ikasle, gazte edota langabetu txartelarekin.\ \ Izena emateko, idatzi mezua gib@azpeitia.eus helbidera edo deitu 943 15 71 60 telefono zenbakira edota pasa Gazte Informazio Bulegotik.